XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du azterlarien artean zorion handirik izan, orain arte, Jusepe Riberaren grabatu-lanak; izan ere, 1968an F. Baldinuzzik jasotzen du lehenengo aldiz bere Notizie dei profesori del disegno da Cimabue in qua liburuan grabatzailearen akuaforte-lana, baina Palominoren Museo Pictórico y Escala Optica (Madrid, 1724) obra etorri zen arte ez baita haren obra grabatuaren berri zehatzik ematen: Eta Bakoren estanpan, Espainoletok akuafortez irekitako horretan, sinadura hau azaltzen da harri baten gainean: Ioseph à Ribera Hisp. Valent. Setabens F. Partenope, an. 1628.

Partenope Napolesen esatea bezala da, eta Setabensis, Xativan jaioa dela esan nahi du, gaur San Phelipe den herrian.

Bere eskuz egindako beste paper batzuen artean Pinturako printzipioen Eskola ospetsu bat utzi zuen, gauza hain maila handikoa ezen toki guztietan bai Italian eta are Europako Probintzia guztietan ere, Arteko dogma okertezin bailitza.

Berehala sortu zen, beraz, eztabaida, alegia Jusepe Ribera zein arte-eskolatan kokatu beharko ote zen.

Domeniciren Vite dei pittori, scultori e architetti napoletani obran (1742-1745), sei estanpa aipatzen dira Riberak egindakotzat bezala.

Urte batzuk geroago, Dezaillers d'Argenvillek (1745) eta Gori Gaudellinik (1771) hogeita sei estanpa egosten dizkiote Riberari.

Informazio hori erabiliko zuen, seguruena, Ceán Bermudezek bere Diccionario -an: Hogeita sei inguru dira akuafortean xumetasun eta korrekzio berdinarekin egindako estanpak.

Horien artean aipatzekoak dira S. Genaro bat, arbola bati lotutako satiro bat, bi S. Jeronimo penitentziagile, S. Pedro negarrez, S. Bartolomeren martirioa, Don Juan Austriakoaren erretratua; eta guztien gainetik, Bakoren hain bitxia eta hain preziatua den beste hori, satiro bat daukana mahats-mulkoz koroatzen beste bat zahagitik kopara ardoa ateratzen ari zaion bitartean (...).